Euskaltzaleak Elkarteak Euskararen Eguna ospatzen du gaur, nahiz eta Euskararen Eguna abenduaren 3an izan. Jaia arratseko 20:30etan hasiko da eta era guztietako ekitaldiak burutuko dira: antzerki taldekoen emanaldia, 'Ekin' dantza taldearena, abesbatzaren kantuak, euskara ikasleen parte hartzea eta erakusketa, pintxo-jana, oilasko lapikoa, edariak, gozoki-mahai eta brindisa. Euskaltzaleak Elkarteak jaira lagunekin agertzeko deialdia egin du, euskara eta euskal kultura gero eta gehiago zabaldu asmoz. Mexiko 1880.go eraikinean izango da jai handi hau. Sarrera txartelak 30 $ kostatuko ditu eta erreserbatu egin behar da honako e-mailean: euskaltzaleak@yahoo.com.ar
Euskaltzaleak-en webgunea