euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskararen Eguna ospatzeko euskal kantu saioa egingo du Euskaldunak elkarteak

2014/12/03

Non: Montreal, Québec

Asteazken honetan, abenduaren 3an, Euskaldunak Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatutzeko festa egingo du Euskal Etxean, 18:30tan. Zizka-mizkaren bat jan eta gero, euskal kantuak ikasiko dituzte eta ondoren L'Escalier tabernara joango bertako eszenatokian ikasitakoa abestu eta festarekin jarraitzeko.

Hona gonbidapena eta proposamena:

Kaixo, euskara-ikasleok, dantzariok, musikariok, eta Euskaldunak Quebec elkarteko kideok:

Abenduaren 3a Euskararen Eguna da, eta, hori ospatzeko, 2 proposamen egin nahi dizkizuegu.

1. Bunbuiloak. Aurreko urtean bezala, bunbuiloetan esaldiak jarri eta argazkiak atera Montrealen zehar. Gero, bidali egindako argazkiak Euskal Etxera; hartara, argazki-bilduma polit bat egingo dugu.

2. L’escalier ostatura abestera! Abenduaren 3an, asteazkena, Euskal Etxean bilduko gara 6,30etan, zizka-mizkaren bat jateko eta, musikarien laguntzarekin, lauzpabost kanta ikasteko. Gero, 7:45ak aldera, L’escalier ostatura joango gara, eta, 8etan, L’escalierreko agertokira igo, ikasitako kantak abesteko eta dantza batzuk dantzatzeko.

Horretarako, zuen partaidetza behar dugu!
Zatozte abenduaren 3an Euskal Etxera eta ekarri zizka-mizkaren bat (eta eztarria bustitzeko zerbait)!
Zatozte saldo handian!
Zabaldu mezua!
Gonbidatu lagun eta familiartekoak!

informazio gehiago



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia