Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak 'Euskeraren aldeko Korrika ekitaldia' antolatu du atzo ospatu zen Euskararen Egunaren harira.
Ekitaldia gaur hasiko da, Abenduaren 4ean, goizeko 9:30etan Euskal Etxe (Franklin 454 esk. Cnel. Dorrego) bertatik abiatuz. Zirkuitua Franklin-Costanera-Muñiz-Juarez kaleetan zehar izango da eta Euskal Etxean bertan amaituko da, bertan burutuko den Herri Kirol erakustaldi batekin.
Partehartzea doakoa eta librea da, edozein kontsultarako Emiliano Armendáriz-ekin harremanetan jarri armendarizemiliano@hotmail.com helbidean.
Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen webgunea.