1552. urteko abenduaren 3an hil zen San Frantzisko Xabierkoa, Txinako Shangchuan irlan. Horregatik ospatzen da abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskaltzaleak eta Eusketxek hitzaldi bat antolatu dute Maria Elena Etcheverry Irujo-rekin, Andres Irujo euskaltzalea jaio zeneko ehungarren urtemugan. Hitzaldiaren ondoren, Euskaltzaleak-eko ikasle talde batek euskara, Nafarroa eta San Frantzisko Xabierkoa-ri buruzko galdera jolas bat prestatuko dute, euskaraz eta gazteleraz. Aurtengo Nafarroa Oinez-eko irudi batzuk ere emango dituzte, eta aurresku bat burutuko da. Hain zuzen ere, Eusketxeko dantza taldeak 'Ekin' izena hartuko du, Irujok Argentinan sortutako argitaletxearen oroimenez. Azkenik erromeria bat ospatuko da. Ekitaldia 19:30etan hasiko da Eusketxen (Mexiko, 1880).
Euskaltzaleak-en webgunea