Astearte honetan, maiatzaren 4ean, Nafarroa Oinez-ek eta Paz de Ziganda Ikastolak antolaturik, hitzaldi-mahai ingurua, 'Euskara munduz mundu-El euskera en el mundo' izenburupean. Hona xehetasunak:
-Zer: Hitzaldi-mahai ingurua, 'Euskara munduz mundu-El euskera en el mundo' izenburupean
-Noiz: Asteartean, Maiatzaren 4ean, 19:00etan
-Non: Baluarteko Bulevar aretoan
-Partaideak: Rosana Entizne (Bahia Blanca-ko Unibertsitatea eta Union Vasca Euskal Etxea, Argentina), Hanna Lantto (Helsinkiko Unibertsitatea, Finlandia), Hiromi Yoshida (Tokioko Wased Unibertsitatea, Japonia) eta Carlos Cid (Madrilgo Complutense Unibertsitatea, Espainia)
-Antolatzaile: Nafarroa Oinez eta Paz de Ziganda Ikastola
Mundu mailan hainbat unibertsitatetan euskara ikertzen eta irakasten ari diren aditu atzerritar hauek euren ikuspegiaren berri emango digute Baluarteko topaketa honetan. Euskarak badu bere lekua munduz mundu, mendez mende. Gonbidatuta zaudete.
-Webgunea: www.nafarroaoinez.net