Euskara Londreseko The Language Show 2011 hizkuntzen azokan izango da gaur hasi, urriak 21, eta igandea bitarte. Jaurlaritzaren ordezkari gisa eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, “Euskara, jalgi hadi mundura” izeneko stand-a aurkeztuko dute, oinarrizko euskara eskolak eman, ingelesera itzuli diren euskarazko liburuen katalogoa eskaini eta “Basque spots in London” deituriko mapa aurkezteko.
Urriaren 23an, igandean, Xabi Payak eta Juan Aranak “Make it Basque, make it cool” ikuskizuna eskainiko dute Etxepare Euskal Institutuaren izenean.
Etxepare Insitutuaren webgunea.