euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskara Ikasturte berriko bigarren eskola, animatu eta etorri, euskara ikasi eta ederki pasa

2025/09/20

Non: Salt Lake City, AEB

Larunbat honetan, irailaren 20an, denboraldi berriko bigarren euskara klasea gauzatuko dute Salt Lake Cityn, Utah-ko Euskal Etxearen eskutik. Animatu eta eman izena mezu bat bidaliz Soniari (+1 385-444-0479). Sonia Castañón-ek aukera ematen dizu euskera modu berri batean ikasteko, estilo eskuragarri eta dibertigarrian. Zure euskarazko sustraiekin hobeto konektatu nahi duzula? Familiarekin eta lagunekin komunikatu nahi duzula? Edo besterik gabe gure ezaugarri den giroko parte izan nahi duzula? Orduan klase hauek zuretzat dira.

• Noiz: bitan hilean, 5ean eta 20an, 18:00etatik 20:00etara.
• Non: Soniaren Etxea: 1218 N Garnette St.
• Formatua: Gehienbat aurrez aurrekoa (eskola zaharreko estiloa!), neguan edo egoera bereziak dituztenentzat Zoom aukera eskuragarri.
• Kostua: Gutxienezko 5 dolarreko dohaintza eskatzen dugu klase bakoitzeko, horrek opariak, pintxoak eta ardotxoa bezalako oinarrizko gauza batzuk estaltzen baititu. Diruz ongi bazabiltza edo pintxoak asko maite badituzu, pixka bat gehiago eman dezakezu. Zure talentuaren aldeko inbertsio gisa hartuko dugu.

Dirua atean eman dezakezu edo Venmo bidez (erraza oso!). Eta eskuzabal sentitzen bazara eta programa modu eskuzabalagoan lagundu nahi baduzu, jar zaitez zuzenean harremanetan Utahko Euskal Etxearekin Venmo bidez; esan iezaguzu eta informazioa bidaliko dizugu. Bestelako kezka edo presiorik gabe!

Klaseak Irailetik maiatzera dira daude eskuragarri, etenik gabe.

 • Etorri beti zure ikaskuntzan serio aurrera egin nahi baduzu.
• Edo ongi etorria zara, ahal duzunean etorririk, giro sozialaz gozatzeko.

Saio bakoitza elkarrizketan aurrera egin ahal izatean zentratuko da, janaria, bidaiak, musika, kirolak... bezalako gaietan, taldearen interesa pizten duten gaietan! Helburua interesgarria, erabilgarria eta dibertigarria izatea da.

Hizkuntzak ikastea gustukoa ez bazenu ere, gonbidatuta zaude hurbiltzera eta giroaz gozatzera. Gogoratu, lehenengo bi klaseak honako egunetan direla:

• Irailaren 5a
• Irailaren 20a

Hileko 5a eta 20a aukeratu ditugu guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Asteguneko eguna aldatu egingo da, baina ordutegia beti izango da 18:00etatik 20:00etara. Esaguzu batu nahi baduzu! Emaguzu zure interes eta helburuen berri edo etorri eta bisitatu gaitzazu klase batean.

Agertzeko asmoa baduzu, bidali mezu bat Soniari, besteak beste, zenbat pintxo egin behar dituen jakiteko.




« Iraila 2025 »
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia