Ostegun honetan, irailaren 26a, Erromako UPTER unibertsitateak doako euskara ikastaroa emango du, "Upter Gratis" ekimenaren baitan. "Dipartimento di Lingua e Cultura Basca" izango da klasearen arduraduna. Lezioa Palazzo Englefield-en emango da (Via Iv Novembre 157, Roma), 2. gelan, 16:00tatik 17:00tara.
Larunbatean beste bi klase emango dira:
-3. gelan, 15:00-16:00
-12. gelan, 19:00-20:00.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-maila info@euskara.it helbidera.