Tandileko “Gure Etxea” Euskal Etxeak 60 urte betetzen ditu, eta urtemugaren ospakizunaren barruan, gaur, azaroak 7 larunbata, arratsaldeko seiretan, hitzaldi bat emango da María Blanca Hirustaren eskutik, Euskal Herriaren eta euskararen inguruan, eta hortan oinarritutako tailer batean parte hartzeko aukera ere egongo da. Hitzordua, Euskararen Aretoan izango da.