Ostiral honetan, irailaren 5ean, 20etan, Alex de la Iglesiaren "Las brujas de Zugarramurdi" filma proiektatuko da Euskaltzaleak-en. Pelikularen ostean, euskaltegiko hamabigarren topaketa izango da, pintxoak (bi preziotan, 10 eta 12 pesotan) eta edariak salgai. Topaketaren baitan, Buenos Airesko Tartan Army taldearekin bat egingo dute Euskaltzaleak-eko lagunek, ''Yes Scotland (Baietz Eskoziari)" kanpainaren alde. Euskal Herriko eta Eskoziako musika entzun ahal izango da.