Gaur urriaren 9a, ostirala, Xabier Inzaurgarat-ek hitzaldia emango du Buenos Airesko Euskaltzaleak-en (Mexico 1880), iluntzeko bederatzietan, 'Gaztemundu 2009' izenburupean, Eusko Jaurlaritzak urtero antolatu ohi duen egitarau horretan joan den uztailean berak izandako esperientziaz. Euskaletxeak.net orrialdearen eguneraketa, digitalizazioa, domentazioa eta materialaren eguneraketa izan ziren ikastaro horretan aipatutako gaietako batzuk.
Hitzaldiaren ondotik pintxoak prest eta taberna aldia (Txindoki taberna) izango dira zabalik.
Euskaltzaleak-en webgunea: www.euskaltzaleak.org.ar