Madrilgo Euskal Etxeak film labur lehiaketa antolatu du Euskaltegiko ikasleentzat. Hamar film aurkeztu dituzte eta apirilaren 4an, osteguna, 20:00etan, lan guztiak Euskal Etxeko Pello Aramburu aretoan emango dira finalera joango diren 5 lanak aukeratzeko. Finala apirilaren 6an izango da goizeko 12:30etan. Finalisten emanaldiaren ostean, Gorka Otxoa eta Ramón Ibarra aktoreek eta José Francisco Zinkunegi HABEko teknikariak osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea.