Azaroaren 23a da azken eguna Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak, Boiseko Euskal Museoak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Liburutegiak batera "Euskaldunik hemen bada?" izenpean Ellis Island-en 2027ko maiatzaren 29tik urte bereko irailaren 12ra arteko iraupenez antolatzen ari diren euskal erakusketarako deialdian parte hartzeko, proiektuaren identitate bisuala sortzearren. Ez dago nahitaez euskalduna izan beharrik aurkezteko.
Argibide gehiago nahi badituzu, Boiseko Euskal Museoko Amaya Herrerarekin jar zaitezke harremanetan (amayah@basquemuseum.eus).


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


