Larunbat honetan, apirilaren 30ean, Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroa medio, euskaldunak partaide izango dira Medellingo munduko kulturen azokan, Global Village delakoan, Oviedo Merkatalgunean, 12:00etatik 17:00etara.
Euskal Ikasketa Zentroaren stand-ean "euskara mintzatuko dugu, eta aipatuko ditugu euskal historia, genealogia eta mitologia".
Zentroko euskal dantza taldea ere arituko da, aurkezpen bat eginez leku berean arratsaldeko 3:30etatik 4:00ak artean.
Argibide gehiago eskuratzeko, deitu John Alejandro Ricaurteri 314 658 2929 zenbakian.