Ostegun honetan, irailaren 16a, 'Euskaldunak Mexikoko Independentziaren Berrehungarren Urteurrenean' topaketa egingo da Bilbon, Sabino Arana Fundazioak eta Mexikoko Bilboko Ohorezko kontsulatuak antolatuta. Hizlariak Jesus Ruiz de Gordejuela, Jame del Arenal eta Begoña Cava historialariak izango dira. Ekitaldia 19:30tan hasiko da, Melia Hotelean.