Euskaldunak Euskal Etxeak 15 urte egiten ditu eta asteburuan zehar urteurrena ospatzeko egitarau zabal osatu du. Gainera elkarteak NABOren bilera ere hartuko du (Ipar Amerikako euskal etxeak AEBetik kanpo biltzen diren lehen aldia izango da). Ostiralean, irailaren 16ean, bisitariei harrera egingo diete quebectarrek Euskal Etxean eta ondoren Euskal-Quebectar gaualdia egingo dute: 'la poutine' izeneko jaki tipikoa afalduko dute eta ondoren Kalakan taldearen kontzertua entzutera joango dira Ahuntsic-Cartierville-eko Kultur Etxera.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


