Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 'Aiton-amonen txokoa' irekiko du gaur, azaroaren 13an. Bertan gizatalde ezberdinek eta immigranteek hartuko dute parte, Ameriketara iritsi ziren familiartekoen objektuak aurkeztuz (azaroaren 13, 14 eta 15ean). Eusko Kultur Etxean, hitzaldiak, tailerrak eta emanaldiak egongo dira.