Arrecifes, Argentina. Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kideek txorizoa, errekia entsaladekin, postrea, eta ardoa, kalimotxoa eta gaseosa dastatu ahal izango dute. Jarraian, Maral musika taldeak kontzertua eskainiko du eta erromeria bat egingo da musika eta dantzekin batera. Elkarteko lagunek txokolatea opilekin dastatu eta Barnetegiko kideekin jokoak egingo dituzte eguna amaitzeko.