Valentziako Unibertsitateko Filologia, Itzulpengintza eta Komunikazio fakultatea euskal kulturari buruzko zikloa ari da egiten otsaila eta maiatza bitartean. Apirilaren 16an, euskal zinemari eskainitako jardunaldia egingo da. Euskal Filmotekako zuzendari eta Donostiako Zinemaldiko batzordeko kide Josean Fernandezek egungo euskal zinemaren panoramaren gaineko aurkezpena egiteko ardura hartu du. Aurkezpena zenbait filmeren zatien emanaldiarekin osatuko du. Fakultateko areto nagusian izango da, 18:00etatik 21:00etara.