Irailaren 30ean, igandean, estreinatuko da London Spanish Film Festival-eko euskal zinemaren Basque Window saila, Alberto Gorritiberearen "Arriya" filmarekin eta "Bucle" film laburrarekin. 16:00etan izango da, Lumiere zinean.
Festibala irailaren 28an, ostiralean, hasi eta eta urriaren 10ean, asteazkenean amaituko da. Guztira 4 euskal film proiektatuko dira.