Hirugarren urtez, euskal laburmetraiak Queretaron. Euskal filmak eskainiko dituzte asteartero gaurtik, ekainak 23tik, uztailaren 21era. Kulturuneak eta Querétaroko museoak aurkeztutako egitasmoa da eta gaurkoan, Kimuak 2008ko film laburrak ikusi ahal izango dira. Emanaldiak 20:00etan izango dira Querétaroko Museoan.