Irailaren 11n, asteartean, abiatuko da Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako Euskal Zinema Zikloa, Kongresuko Liburutegian, Leonardo Favio Aretoan. Guztira 4 filme proiektatuko dituzte: Montxo Armendarizen "Secretos del corazón" filma lehena, Julio Medemen "Behiak" 18an, Juanma Bajo Ulloaren "Alas de mariposa" 25ean, eta "Ama Lur" urriaren 2an. Guztiak 18:30ean hasiko dira eta sarrera doan izango da.