Ekitaldi sorta ezberdina antolatu du Laurak Bat euskal etxeak larunbat honetarako. Urtero bezala, Txiki Eguna izango da 17:00etatik aurrera. Bertan, txikienek abesti, dantzaldi, joku eta meriendaz gozatzeko aukera izango dute, helduentzako kafea ere izango da.
Azaroaren 24a baino lehenago eman behar da izena helbide eta telefono hauetan:
Nerea Arza: 15 3169 1786 nere_maite@cpaumail.com
Arantxa Anitua: 15 4533 1800 vsecretaria@laurakbat.com.ar
Ostean, 20:00etan, urteko azken Euskal Zinema emanaldia izango da. Azken emanaldia honetan, zuzendari euskaldunek afrikako egoeraren inguruan dituzten gogoetak landuko dira.
Ekitaldi guztiak Laurak Bat-en egoitzan izango dira.
Laurak Bat-en webgunea: http://www.laurakbat.com.ar/