Venezuelan euskaldun jaio edo gisa batez edo bestez Venezuelarekin harremana daukaten euskal-venezuelar talde batek urtero egiten duen elkarretaratzea da hau, Caracas, Valencia, Puerto La Cruz edo Venezuelan egon diren beste euskal etxeen inguruan bizitako garaiak gogora ekarri eta bi herrialdeon arteko lotura eta bizitza partekatua ardatz hartuz urtero antolatutako egunpasa eta solaseguna.
2011eko hitzordua, larunbatean, apirilaren 16an Galdakaon: lehenik, 13:00etan meza Andra Mari elizan eta ondoren bazkaria, seguruenik batzokian.