euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Txoko EEaren Euskal Zinema Zikloa: Gaur, "Tasio" eta ondoren Pintxo-potea

2016/06/15

Non: San Martin de los Andes, Argentina

Ekainaren 1etik hasita 22ra bitartean, Euskal Zinema Zikloa garatuko du San Martin de los Andesko Euskal Txoko Euskal Etxeak (Neuquen probintzian), Centro Cultural Cotesma-ko Günther Blaas aretoan, beti asteazkenetan, 20:30etan. Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza laguntzaile. Emanaldi bakoitzaren ondotik pintxo-pote bat egingo da.

Hona hilabete osoko egitaraua:

-Ekainaren 1ean, asteazkena, 20:30etan: "Aupa Etxebeste!
-Ekainaren 8an, asteazkena, 20:30etan: "Una esvástica sobre el Bidasoa"
-Ekainaren 15ean, asteazkena, 20:30etan: "Tasio"
-Ekainaren 22an, asteazkena, 20:30etan: "Ander eta Yul"

Larunbatean, ekainaren 25ean, azken emanaldi bat eskainiko da, ordu berean, Carlos Gabilondok aurkeztua, "Amama" filma emanez. Emanaldi honek bat egingo du Euskal Etxearen bigarren urteurren afariarekin eta  "Argentinako Patagoniar Euskal Etxeen Lehenengo Topaketa"ren amaiera-ekitaldiarekin. Jardunaldi hauek ekainaren 23tik 25era garatuko dira San Martin de los Andesen, bertako euskal etxea antolatzaile.

 



« Maiatza 2024 »
 
 
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia