Irailaren 10ean, astelehenean, 18:00etan euskal sukaldaritzako 8. eta azken eskola egingo dute Chascomuseko "Zingirako Euskaldunak" Eusko-Argentinar Etxean, José Boccardo maisu izango delarik. Maiatzaren 28an hasi zen 8 eskolaz osaturiko ikastaroa, eta ordutik hainbat euskal errezeta egiten ikasi dute ikasleek.