Cordobako Gerora Euskal Kultur elkarteak antolaturiko Euskararen Asteak aurrera darrai, kasu honetan, euskal sukaldaritzaren inguruan antolaturiko ekitaldi sortarekin. Gaurkoan, 'Sutondo' Euskal Sukaldaritza Taldeak euskal sukaldaritza testuinguruz eta edukiz beteko du.
Bilera honetan, 'Zazpi Jaki' platerra dastatzeko aukera ere izango da, 19:00etatik aurrera, Uspallata 115en.