Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak (Palemón Huergo 71/73) euskal sukaldaritza erakustaldia eskainiko du Eduardo Olivetto chefaren eskutik. Pintxoak, txistorra eta itsaskiak nola prestatzen diren ikusteko eta dastatzeko aukera izango da.
Hitzordua ekainaren 7an izango da, ostirala, 18:00etan. Tiketaren prezioa: 100 peso.
Harremanetarakok telefonoak: 421050. 421661. 422552. 420616.