Euskaltzaleak eta Laurak Bat euskal elkarteek datorren larunbatean, martxoak 15, Buenos Aires-en egingo den "Patio Gastronómico de Colectividades"en euskal pintxo eta friturak eskainiko dituzte. Jakiez gain euskal musika eta dantzak ere ikus-entzuteko aukera egongo dira. Festa Mayo eta Bolívar hiribideetan ospatuko da arratsaldeko 14etatik gaueko 23etara.