Larunbatean, azaroak 3, Pablo Ubierna irakasleak (Buenos Aireseko “Laurak Bat” Euskal Etxeko Pilota arduraduna) “Historia de la Pelota Vasca” hitzaldia eskainiko du Chascomúseko Pelota Klubeko egoitzan. Hitzaldia 19:30ean hasiko da eta edonork har dezake parte.