Urriaren 14an, 18:00etan, inauguratuko da Tigreko Fundación 9,37 Sudestada Gunean Juan Fontanaren Euskal Pilotari buruzko erakusketa. Artistaren lanak, tartean irudi, argazki, maketa eta bideo biografikoak, urriaren 28ra arte egongo dira ikusgai, asteartetik larunbatera, 15:30etatik 19:30etara.
Fundación 9,37 Sudestada Gunea Tigreko Aníbal González kaleko 937. zenbakian dago. Facebook, 9,37 Sudestada.