50 urte betetzen ari da aurten San Frantziskoko Basque Club (SFBC) Euskal Etxea. Horren barnean, gaur ostirala, 2010eko ekainaren 4ean, Euskal Pilotaren Festa South San Frantziskoko Basque Cultural Center (SFBCC) Euskal Etxean. Elkimenaren gaia Euskal Pilotak San Frantziskon izan duen historia eta garapenari atzerabegirakoa ematea izango da, historia horretako mugarrietako bat Basque Cultural Center bera eta bere kantxa eraikitzea izan zelarik 1982an. Hona egitaraua:
-18:00etan: Esku huskako partidak SFBCCko kantxan, Euskal Herritik ekarritako pilotariez (sarrerak 10 dolar, 18 urtez beheitikoek kitorik)
-19:00etan: Afaria eta haren ondotik herri dantzaldia, Euskal Herritik ekarritako Luhartz taldearekin (5 kide). Sarrera, 25 dolar, 7urtez behetikoek 12.
Erreserbak egiteko, deitu mesedez Maite Arduain-i 650 583-7018 zenbakira edo idatzi maiatzaren 27aren aurretik RSVP@BasqueCulturalCenter.com helbidera.
Oroitu bestalde, euskal festak segituko duela asteburuan San Frantzisko aldean (ikus igandean, Euskal Piknika Petaluman)
-SFBCC webgunea: www.sfbcc.us
-SFBC webgunea: www.basqueclub.com