euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Piknik Eguna Kaliforniako Chinon, euskarazko meza, ikuskizunak, barbakoa eta dantzaldi publikoa

2011/09/04

Non: Chino, Kalifornia, AEB

Kaliforniako Chinoko euskal festen Piknik Eguna. Ohi bezala, eguna euskal mezarekin hasiko da, aurten Los Angelestik etorritako aita Javier Altuna azpeitiarra eta Euskal Herritik etorritako aita Jean-Pierre Cachenaut iholdiarra meza-emaile. 10etan. Besta Berriko kabalkada barne (zinez gomendagarria guztientzat, baina partikularzki Chinon errotua den euskal ohidura hau ezagutzen ez dutenentzat).

Ondoren festari egingo zaio lekua, kantina zabalduko da, hamabi t'erdietan arkume-barbakoaren tenorea heldu da, egunean zehar --eta bereziki hiruretatik aurrera-- ikuskizun eta emanaldiak, 6etatik aurrera afaria, eta 8etatik gauerdira arte bala edo dantzaldi publikoa.

-Euskal Etxearen webgunea: www.chinobasqueclub.us



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia