euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal nobela beltzak bere tartea izango du Bartzelonako BCNegra literatur jardunaldien 6. edizioan

2011/02/03

Non: Bartzelona, Katalunia

Astelehenean ireki zituen ateak BCNegra literatur jardunaldien 6. edizioak, eta datorren larunbata bitarte, bertan bilduko ditu nobela beltzaren inguruan adituak diren 50 idazle baino gehiago, argitaletxe, entitate edota kolaboratzaile. Tertulia, mahai inguru, irakurketa, zinea, erakusketa, lantegi edota gastronomiaz osatutako egitarau zabala osatu dute, eta gaur, otsailak 3, arratsaldeko 17:15etan eta estreinezkoz, euskal nobela beltzak izango du bere tartea Ramblako Palau de la Virreina-n.

Asier Muniategi izango da moderatzaile eta hizlariak aldiz, José Javier Abásolo, Jon Arretxe eta Aingeru Epaltza izango ditugu. Beraiek arduratuko dira genero honen inguruan Euskal Herriko bilduma eta proposamenen berri eman eta jarduteaz.

 

informazio gehiago



« Abuztua 2025 »
 
 
 
 
25
26
27
28
29
30
31

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia