Boiseko Euskal Museoaren eta Ikastolaren aldeko sos puskat ateratzeko afari eta ekitaldia, arratsaldeko seietatik aurrera Euskal Etxean.
Museoa 25 urte betetzen ari den urtean eginik, hori bera ospatzeko eta New Yorken egin zen euskal erakusketa ospatzeko aitzekia ere airean daude.
Afaria Jesus Alzelai urte askotan Boisen bizi eta euskal jatetxea izan zuen sukaldariak prestatuko du, oñatiarra bera. Enkanteak ere egingo dira. Afariaren prezioa, 50 dolar.
Erreserbak egiteko, deitu 343-2671 telefonora.