Valentziako Unibertsitateko Filologia, Itzulpengintza eta Komunikazio Fakultateak euskal kulturari buruzko zikloa ari da egiten otsaila eta maiatza bitartean. Martxoaren 12an, Etxepare Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendari Mari Jose Olaziregik euskal literaturak XIX eta XX mendeetan izan duen bilakaera aurkeztuko du. EHUko Ekonomiaren Historiako irakasle Iban Zalduak lagunduko dio. Jardunaldia Fakultateko bilera gelan izango da 18:00etatik 20:30etara.