Chascomuseko Idazleen Elkarteak eta 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak antolatuta, Euskal Literaturaren inguruko hitzaldia antolatu dute gaur, abenduak 3, Carlos Irisarriren 'Curso de lengua vasca' liburu aurkezpenarekin batera.
Ekitaldia 19:30etan hasiko da Marcha eraikinean (Soler 281). Bi hitzorduak Euskararen egunaren inguruan antolatu dira.
Zingirako Euskaldunak webgunea.