Euskal literatura protagonista izango da larunbat honetan, apirilaren 28a, Patagoniako Lago Puelon.
Eusko Sustraiak elkartean eta herriko Kultur sailak gizataldeen literaturari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte eta euskaldunak izango dira saioak abiatuko dituztenak.
Emanaldian argazkiak, bideoak eta musika ere erabiliko dira. Horrez gain, Santiago Javier Reyes gitarra-joleak kontzertua eskainiko du.
Ekitaldia Lago Pueblo Kultur Etxean egingo da, 21:00tan.