Laugarren eta azken saioa dute maiatza honetan ostiralero egin izan diren euskal laburmetraia proiekzioek. Gaur ostirala, maiatzaren 28an, iluntzeko seietan izango da Kimuak-eko laburren emanaldia, UNAMeko Kultur Etxe Akademikoan, Juriquillako campusean, Queretaron (Boulevard Juriquilla, 3001, Juriquilla, Queretaron).
Sarrera libre.