euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal kulturaren inguruko lektoretza hasiko da Buenos Airesko Unibertsitatean

2008/09/04

Non: Buenos Aires, Argentina

Buenos Aires-ko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako Fakultateak, bertako Ongizate idazkaritaren bitartez euskal kulturaren inguruko ikastaroa abiaraziko du irailaren 4tik aurrera. Ikastaro hau aurtengo apirilean Fakultateko dekano Héctor Hugo Trincherok eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentuaren artean egindako lankidetza hitzarmenetik dator. Hitzarmen honen helburua Buenos Airesko Unibertsitatean euskara eta euskal kultura bultzatzea da, mintegien antolaketa, konferentzia, jardunaldi etabarren bidez. Horrela, hitzarmen honek euskara indartu eta sustatu nahi du. Era berean, euskararen ezagutza zabaldu eta areagotuko dituen ekitaldiak antolatzea nahi da.

Ikastaro hau Yeray Aguila Barrenengoak emango du. Yeray Literaturaren Teorian eta Literatura Alderatuan lizantziatua da Granadako Unibertsitatetik eta Filologia Klasikoan Euskal Herriko Unibertsitatetik.

Ikastaroa Irailaren lauan hasiko da eta ostegunero izango da arratseko hiruetatik zazpietara, 151. gelan. Hona hemen Unibertsitateko Ikasle Ongizate Bulegoko e-posta, informazio eskuratu nahiz izena emateko: seube@filo.uba.ar . Telefonoa: 4432-1883 / 0606.

 



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia