San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek bere 28. gala ospatuko du gaur, 17:30etatik aurrera. Gala hau, urtero euskal nortasuna eta kulturaren alde lanean jardundakoak omentzeko izango da eta aurten 28 urte betetzen ditu. Ekitaldia, esan bezala, 17:30etan hasiko da, parte hartzaile eta omenduak izango direnak denak batera BCC-n bilduko baitira. 18:30etan afariari hasiera emango zaio eta ondoren, euskal nortasuna eta kulturaren alde lanean jardundako pertsonak omenduko dira. 10:00etan, musika ekitaldi batekin ekingo zaio gauari.
San Frantziskoko Basque Cultural Center: : 599 Railroad Avenue, South San Francisco, CA 94080. Telefonoa: (650) 583-8091.
BCC-ren webgunea