euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal kultura eta gastronomia dastagai Pie de la Muralla Museoan Haize Hegoaren eskutik

2016/06/16

Non: Montevideo, Uruguai

Harremanetarako e-posta: haizegoa@netgate.com.uy

Ekainaren 16tik, osteguna, hilaren 21era arte, asteartea, euskal kulturak erakusleku berezi bat izango du Montevideon, Museo "Al Pie de la Muralla"n, Haize Hegoaren eskutik.

"Idas y Vueltas" Migranteen familiarteko eta lagunen elkarteak eta "Al Pie de la Muralla" Kulturguneak gonbidatuta, Haize Hegoa Euskal Etxeak "Sabores de Tierras Lejanas, un acercamiento a otras culturas" izeneko ekitaldian hartuko du parte.

Ekainaren 16an, osteguna , 17:00etan, euskal gastronomiaren dastaketa eta aurkezpen bat egingo da.

Dastaketarako sarrerak 200 peso balio ditu eta aurretik (ekainaren 8an) egingo den turkiar janari dastaketak beste hainbeste. Bi sarrerak batera erosita, 360 peso.

Erakuslekuak Museoaren ordutegi bera izango du, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 16:00etara; larunbatean, 10:00etatik 15:00etara. Helbidea: Bartolomé Mitre, 1464.

Erreserbak bi egun lehenago egin daitezke emailez.



PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia