Azaroaren 7an, Szeged hirian euskal-hungariar "Dantza-plaza" egingo da arratsaldeko zazpietan Millennium Cafe delakoan. Dantza erakustaldia tailer antzekoa izango da eta bertaratzen direnei dantza errazak erakutsiko dizkiete, denek parte har dezaten. Euskaldunen aldetik musika jarriko dute Xabier Losadak, Andrea Losadak eta Izaskun Perezek; trikitixa, alboka eta txalaparta joz. Hungariar musika SAML taldeak jarriko du.