New Yorkeko Euskal Etxeak euskal abestiz osaturiko kontzertua (lehenengo zatian) eta nazioartekoz (bigarrenean) antolatu du gaurko, ekainaren 11erako, Amaia Arberas soprano donostiarra kantari, eta ondoren afaria ere izango da, ondorengo menuarekin:
-Zainzuriak, gazta eta txorizoa
-Espinakak garbantzuekin eta ganbak
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Prezioa:kontzertua 20$ eta afaria $25.
-New Yorkeko Eusko Etxearen webgunea