Abenduaren 20an urteko azkeneko ekitaldia egingo du Tandilgo Euskal Etxeak: Euskal Jaiotza Euskal Etxearen egoitzaren aurrean 20:00etan. Gonbidatuta daude elkarteko bazkide eta lagunak: zuzendaritzakoak, euskara ikasleak, dantzariak, abesbatzako kideak, muslariak, pilotariak eta lagunak oro, zahar zein gazte.
Ondoren etxeko sukaldariek paella eder bat prestatuko dute. Txartelak telefonoz 4422800 zenbakian edo euskal etxean bertan.

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


