Montevideoko Liburutegi Nazionaleko José Pedro Varela Aretoan Euskal Immigrazio, Historia eta Kulturari eskainitako VII. Mintegia ospatzen ari da joan den asteartetik. Gaur ere egitarauak aurrera jarraituko du, eguerdiko 15:00etatik arratseko 19:30ak arte. 'Hego Haizea' Euskal Etxeak antolatutako ekitaldi honek Eusko Ikaskuntza eta Liburutegi Nazionalaren partaidetza du eta oro har euskaldunek eta jatorri horretako uruguaiarrek bertan egindako ekarpen eta emaitzak aztertuko ditu, zenbait aditu tarteko. Sarrera irekia eta doakoa da.
Hona hemen gaurko egitaraua, osteguna, urriak 16:
- 15:00etan: 'Del Pirineo navarro a la sierra riverense', Gonzalo Echeverría.
- 16:00etan:
'Inmigración vasca a Trinidad desde una perspectiva interdisciplinaria:
Antropología biológica', Mónica Sans, Isabel Barreto, Ana Egaña,
Elizabeth Ackermann, Lucía Pérez, Soledad Do Santos, Pedro C. Hidalgo
eta Bernardo Bertoni.
- 17:00etan: Atsedena.
- 17:30etan: 'José María Iparraguirre en Uruguay: otra visión', Mikel Ezkerro.
- 18:30etan: 'La familia Berro en Uruguay', Arturo Berro eta Lilia Castiglioni.
- 19:30etan: Amaiera ekitaldia.
Xehetasun gehiago hona deituz: 215.70.29, edo hona idatziz: haizegoa@netgate.com.uy.