Montevideoko Liburutegi Nazionaleko José Pedro Varela Aretoan Euskal Immigrazio, Historia eta Kulturari eskainitako VII. Mintegia ospatzen ari da egun hauetan. Gaur ere egitarauak aurrera jarraituko du, eguerdiko 15:00etatik arratseko 20:00ak inguru arte. 'Hego Haizea' Euskal Etxeak antolatutako ekitaldi honek Eusko Ikaskuntza eta Liburutegi Nazionalaren partaidetza du eta oro har euskaldunek eta jatorri horretako uruguaiarrek bertan egindako ekarpen eta emaitzak aztertuko ditu, zenbait aditu tarteko. Sarrera irekia eta doakoa da. Hona hemen gaurko egitaraua:
Urriaren 15a, asteazkena:-15:00etan: 'Euskaldunak Maldonadon', Maria Diaz de Guerra.
-16:00etan: 'Facundo Alzola, euskal musikari bat Mercedes-en', Manuel Santos Pirez.
-17:00etan: Atsedena.
-17:30etan: 'Barnekaldeko euskal zentruak eta XXI.mendearekiko ikuspegia', Juan Carlos Luzuriaga.
-18:30etan: 'Lascano, euskaldunen komunitatea', Víctor Velazquez.