Arriskupeko Hizkuntzen Astean kokatuta, School of Oriental and African Studies eta Londreseko Euskal Elkarteak euskarari buruzko aurkezpen bat egingo dute gaur, maiatzak 12.
Euskarak azken hamarkadetan euskal gizartean izandako bilakaerari buruzko aurkezpen interesgarri hau Euskal Elkarteko kide den Iñaki Lopez de Luzuriaga bazkide aktibo eta egungo euskara irakasleak egingo du.
Aurkezpena eguerdiko 14:00etan izango da Brunei Gallery Suite-en (School of Oriental and African Studies, Russell Square). Sarrera doakoa.
Londreseko Euskal Elkartearen webgunea.