Buenos Aires-ko 'Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés' erakundeak deiturik, Euskal Historia Moderno eta Garaikide Ikastaroko bigarren saioa egingo da gaur asteazkena, urriak 22, arratsaldeko zazpi t'erdietan. 'Euskal abertzaletasunaren sorrera franquismo ostean' izenburupean, Mikel Ezkerri mintzatuko da elkarte antolatzailearen egoitzan (Moreno 1370 CABA).
Xehetasun gehiago, hona idatziz edo Iparraldeko Euskal Etxearen (011) 4383-5831 telefonora deituz.