Argentinako zenbait lekuetan garatu duten emanaldi tour-aren azkeneko txanpan, hondarreko aurkezpena egingo dute, Buenos Aires hiriburuan, Irungo (Gipuzkoa) Meakako Adixkideak eya Hendaiako (Lapurdi) Mutxiko dantza taldeek, Mirari Dabolenea eta Josemi Aranbururen zuzendaritzapean. Hitzordua, gaur ostirala, abuztuak 29, izango da, iluntzeko zortzi t'erdietan, Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés delakoan (Moreno 1370), sarrera libre eta kitorik.
Emanaldiaren ondotik, euskal taberna eta erromeria gauzatuko da, bertara beste euskal etxe batzuetako dantza taldeak propia gonbidatuak izan direlarik, hala nola José C. Paz-eko Toki Eder, La Platako Zaharrak eta Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat. Taberna-erromerirako txartelak 15 pesoko prezioa izango du (bi edari eta bi choripan edo hanburgesa barne). Joateko asmo daukatenei, osteguna aurretik hala adieraztea eskatzen zaie, mail bidez, edo, telefonoz, 4381-4611ra deituz.
Antolatzaile eta gonbidapen igorle: Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca, Euskaltzaleak elkartea eta Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés.